Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

2015 Kontuen eta 2016 Aurrekontuen onarpena

Apirilean eta maiatzean ospatutako batzarretan joan den urteko kontuak eta aurtengo aurrekontuak izan ditu eztabaidagai Beteluko Udalak, eta hauei buruzko azalpen laburtu bat egin dugu herritarrentzako. Galdera gehiago izanez gero, edo gehiago jakin nahi baduzue, Udalean gusutra azalduko dizuegu kontuen eta aurrekontuen nondik norakoak.

2015eko KONTUAK Ingresos 2015 Gastos 2015

458.000 € inguru gastatu dira guztira joan den urtean.

 Horietatik 70.000 € inbertsioetarako erabili dira. Egin diren hobekuntzak hauek izan dira: Amma betelu ondoko espazioa txukundu eta erabilera publikorako prestatzen 10.000 € erabili dira , la Caixako fundazioak emandako dirulaguntzaz baliatuz. Ikastetxean, Nafarroako Gobernuko laguntzarekin, teilatuko aleroa egin eta goiko solairuko lehioak haunditzen 46.000 €  erabili dira eta Aiztitxo eta Irulegiko komunaletan 14.000 € inbertitu dira desbrozean. Azken inbertsio honetarako ere Nafarroako Gobernuko dirulaguntza  izan du Udalak.

Gainerakoan, zatirik haundienak ematen diren zerbitzuetarako erabiltzen da: haurreskola, eskola. zerbitzu sozialak,  euskera, kirola, musika, herriko festak, argindarra…Guztira,230.000 €..

Zorraren amortizazio eta interesetan 32.000€.

Pertsonalean, 50.000 €

Transferentzi korrientetan, 75.000€

Urteko emaitza ekonomikoa berriz, honako hau izan da: 17.000 €ko aurrezpen garbia, urete bukaeran 5.000 € ko dirugerakinak. Zorraren zenbatekoa urte bukaeran, 340.00 €koa izan da.

Bukatzeko esan, gastu araua ez dela  bete, gehienbat, egindako inbertsioengatik.

2016-ko AURREKONTUAK Presupuestos Ingresos 2016 Presupuestos Gastos 2016

Osotara, 437.00 € ko aurrekontuak onartu ditu Udalak.

Partida gehienetan, joan den urteko kontuen jarraitzailea da aurrekontua. Salbuespena, jakina, inbertsioetan dago. Momentuz, bakarrik 40.000 €ko aurrikuspena dago Hirigintza Planarekin aurrera egiteko.

Udalak, hala ere, badauka inbertsio gehiago egiteko asmoa, beti ere, Nafarroako Gobernuak Azpiegitura Planarekin aurrera egiteko asmoarekin jarraitzen badu. Hau horrela bada, hiru obra garrantzitsuak egingo dira: batetik, Antigua kalean, Balarrenea eta Berganea arteko kalea eraberritzeko obrak. Bestetik, Urbiltegirako bide berriaren eraikuntza. Eta hirugarrenik, hilerrian egingo diren hobekuntzak.