Aurtengo Beteluko Iñauteriak hemen dira! Otsailaren 13an ospatuko dira, goizeko 10.30etan Beteluko Plazan elkartuko gara guztiok, gure mozorro eta karrozekin. Segidan, 11etan Karrika Dantza dantzatuko dugu. Gero, herrian zehar puskabiltza izango da 3Indarrok Elektrotxarangak alaiturik, eta ohi den moduan janaria eta edaria izango da puntu batzuetan. 15etan Herri Bazkaria frontoian, txartelak 22 eurotan ohiko tokietan egongo dira Otsailaren 8rarte, mugitu beraz! Bazkaltzeko entsalada tenplada, paella, txerri sahieskiak eta flana daude, konbinatua barne.
Arratsaldean zehar, Zesuma taldeak giroa alaituko du frontoian, eta gauean 00.30tatik aurrera gaupasa itzela egongo da DJ Dantzalekurekin!
Badakizue, mozorroa eta karrozak prestatu eta ondo pasa pasatu gabe Beteluko Iñauterietan!