Beteluko Iñauteriak hemen dira!

Beteluko 2017ko Iñauteriak hemen dira! Hainbat herritarren lan itzelagatik, urtero-urtero azken 7 urteetan, Beteluko Iñauteriak ospatzen dira. Aurten ere, itzalpeko lanari esker, Otsailaren 11n ospatuko dira iñauteriak, urteroko egiturarekin, baina berrikuntza batekin bazkarian, izan ere, aurten bazkaria katering bidez eta autogestio bidez izango dira.

Katering menua hau izango da: Urdaizpikoa, salda eta entsalada e
pela lehenik, ondoren, piper beteak eta karrilerak, eta postre bezala, marrubizko yogur krema eta txokolate tarta, kafea eta edaria barne. Txartela 22€ dira eta ohiko tokietan egongo dira Otsailak 5era arte. Umeentzako menua ere egongo 12€-tan.

Bestetik, aurten, autogestio bidezko bazkaria ere egongo da, eta txartelak 5€ balio ditu. Txartelak derrigorrezkoak izango dira, edaria eta mahaiak izango direlarik. Autogestio bazkaria aukeratzen duenak, iñauteri egunaren bezperan, Otsailaren 10ean, mahaiak jarri beharko ditu frontoian, bestela hurrengo egunean ez du mahairik izango bazkaltzeko.

Iñauteriak antolatzen dituen taldeak gogorarazi nahi du, egun polit hau aurrera ateratzeko, lan asko egin beharra dela, eta iñauteri egun bezperan eta ondoren laguntza beharrezkoa dela dena muntatu eta desmuntatzeko.

beteluko_iñauterik_2017Iñauteriak