Aurten ere, Beteluko Lagunarteak lan izugarria egin du Beteluarroi eta baita kanpotarrei ere festa itzelak eskaintzeko asmoz. Ekainaren 28tik Uztailaren 2ra izango dira aurtengo festak, programa luze eta zabal batekin. Urteroko legez, berrikuntzak dakartza egitarauak, baina Beteluko Peio Deunaren jaien izaerari jarraituz, herriak herriarentzako eginiko festak dira aurtengoak ere! Jarri zapia lepoan, hemen dira Beteluko 2017ko Jaiak!
Animatu eta parte hartu!
Hemen jaietako liburuxkako link-a: Beteluko Jaiak 2017 Liburuxka
Egitaraua:
Beteluko jaiak 2017
28, Asteazkena – Herritarren eguna
18:00 Txupinazoa
18:30 Beteluar berriei ongietorria
19:00 Frontenis finala
21:00 Herri afaria
Ondoren Boka&Bits Monologistak!
0:30 Fund & go.
29, Osteguna – Pedro Deunaren eguna
7:00 Auroroak
8:00 Diana
11:30 Meza nagusia
12:30 Pilota finala
16:30 Zartari/atxur/katiuska jaurtiketa
18:00 Gazteen arteko herri kirolak
18:15 Puzgarriak plazan
19:00 “Izen gabeak” taldea (Aralar Musika Eskola)
19:30 Tortilla lehiaketa
20:00 Gazta zaharra
Ondoren musika txoznan
0:30 Dj Txoko
30, Ostirala – Umeen eguna
11:30 Ume jokoak
12:30 Umeen arteko futbol partiduak plazan
16:30 Herriko nesken arteko pala desafioa
16:30 Mus eta partxis txapelketa
Bitartean txokolatada
18:00 Alur dantza taldearen ikuskizuna
19:30 Zesuma
20:30 Presoen aldeko kontzentrazioa
21:30 Zezen suzkoa eta ondoren kuadrila afaria. Kuadrila bakoitzak bere ezaugarriekin.
0:30 Zesuma
2:30 Ohian Vega
1, Larunbata – Gazteen eguna
13:00 Paella txapelketa bertsolariekin (Uxue Alberdi eta Aitor Sarriegi). 3€ aulkia.
17:00 Puskabiltza herrian zehar Elektrotxuflaren eskutik
Ondoren guarrolinpiadak plazan
20:00 Trikizio
21:30 Zezen suzkoa
1:00 Trikizio
3:00 Xabi dantzaleku
2, Igandea – Azken eguna
12:00 Meza nagusia
12:30 Umeen pilota finalak
18:00 Sagardo eta pintxo dastaketa
18:00 Egan taldearen emanaldia
20:00 Sari banaketa