Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

CORRESCALES 2016

Correscales Mugimendutik hau helarazi digute:

Kaixo herrikide! Dakizuen bezala, krisi ekonomiko, sozial eta politiko gogorrean
murgildurik gaude oraindik. Gutako asko bezala, langile asko kolpatu dituen krisia
dugu honakoa. Hain zuzen ere, krisi hori Movistarreko langileek ere pairatu zuten,
grebak ere eginez bere lan eskubideak aldarrikatzeko. Horrela, bere kabuz antolatu
ziren, asanbladan, inongo sindikaturen laguntzarik gabe.

Orain, langile horiek, jasotako laguntza guztia aldarrikapen bihurtzeko eta grebak
eragin zituen kostu ekonomikoak arintzeko, “Korrika Prekario” bat antolatu dute.
Korrika hau eragile eta mugimendu sozial guztien topagune izatea nahi dute eta ba-
koitzak bere aldarrikapenak eramatea proposatzen dute, betiere prekarietatearen
aurkako borroka ildo bezala hartuta.

Bilbo-Bartzelona izango da “Korrika Prekario” honen ibilbidea eta otsailaren 18tik
22ra ospatuko da.
BETELUTIK OTSAILAREN 19an IGAROKO DA, EGUERDIKO 15.00etan.
Nola parte hartu? Ba korrika egiten, espaloitik animatzen
edota gure aldarrikapenak ibibide guztian zehar plazaratzen!

https://eu.goteo.org/project/correscales-2016

Correscales