Denok dakigun bezala, 2016ko Ekainaren 26an, Espainiar Estatuko Gorteetarako hauteskundeak errepikatuko dira. Hori dela eta, hautesle zerrenda ikusgai dago Beteluko Udaletxean.
Hala ere, norbaitek udalera gerturatzerik ezin badu, eta hautesle zerrendan agertzen dela ziurtatu nahi badu, udala@betelu.eus helbide elektronikora bere lehen abizena eta NAN zenbakia bidaliz gero, hautesle zerrendan agertzen den edo ez adieraziko zaio.