Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Errenta aitorpena euskaraz

Aurten ere, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiarazi dute Araitz, Betelu, Larraun eta Lekunberriko Udalek, UEMArekin elkarlanean

 

 

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, bertako kide diren udalekin elkarlanean, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du abian aurten ere. Beste behin ere, gainera, UEMAtik harago doa elkarlana, Mankomunitatetik harago doa elkarlana, Bizkaiko Foru Aldundiak eta mankomunitateko kide ez diren beste zenbait udalek ere parte hartuko baitute, gure eskualdeko Betelu eta Lekunberri kasu.

Kanpaina berri honekin, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskarazkoak izan daitezen bultzatu nahi da. Bide horretan, errenta aitorpena euskaraz eginda euskarari bide berriak irekitzeaz gain, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen da. Hizkuntzaren normalizazioa lortzeko euskara eremu guztietara hedatu behar da, eta horretarako, garrantzitsua da herritarrek euskaraz osotasunean bizitzeko hautua egitea. Udalerri euskaldunetako herritarrok eredu eta aitzindariak izan gaitezke horretan.

Ohi bezala, aurten ere, errentaren gaineko aitorpena egiterakoan, zergadunek hainbat bide dituzte euskaraz egiteko, eta oso modu errazean gainera: lehen urratsetik zein hizkuntzatan egin nahi duten aukera dezakete, hau da, euskaraz egiteko ez dago inolako zailtasunik.

Urtez urte, gero eta gehiago dira errenta aitorpena euskaraz egiteko hautua egiten duten herritarrak.  Euskararen normalizaziorako bidean ematen ari garen beste pauso bat da hau. Baina, pauso handia eta sendoa izan dadin, herritarren babesa eta parte-hartzea beharrezkoa da. Euskarak merezi duen lekua izan dezan egunero behar baitu gu guztion zaintza.

Animatu euskaraz egitea zuen eguneroko bizitza!

2016an-errenta_A4

Bannerra errenta aitorpena