Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Mailope Korrika

Igande honetan, Abenduak 13, Mailope Aldizkariak Korrika bat antolatu du dirua lortzeko. Mailope Korrika Baraibartik hasiko da eta Atallun bukatu, Larraungo hainbat herritatik igaroz, ondoren Betelutik Atallurantza joateko. Beteluko Udalak kilometro erdi bat erosi du, Mailope Aldizkariak euskararen sustapenaren alde egiten duen lan izugarriari laguntzeko.

Beteluko Udalaren kilometro erdia 38rrena da, eta Epeleta zaharra eta Araxes ibaiaren sorburuaren artean dago. Hemendik animatzen zaituztegu, Igande honetan 13.20etan Epeleta Zaharrera agertzera Mailope Korrikaren alde korrika egiteko, eta baita Betelutik igarotzean animatzea ere. Betelutik 14etan igaroko da Mailope Korrika.

Unea aprobetxatuz, animatzen zaituztegu Mailope Lagun egitera, hilabetero jasotzen dugun aldizkari polit honek merezi duelako!

IMG-20151210-WA0053