Nafarroako Kirol jokoak Betelun!

Igande honetan, Martxoak 12an goizeko 11:00etan, Nafarroako Kirol Jokoen XXX. edizioko bigarren jardunaldia Beteluko frontoian jokatuko da. Bertan 11 eta 16 urte tartekoz osatutako 34 gaztetxo talde Herri Kiroleko Proba Konbinatua (lokotxak, txingak, zakua, laisterka eta trontza) eta Sokatira modalitateetan arituko dira.

Animatu zaitez eta azaldu lehia ederra ikustera.HerriKirolakBetelu_Araxes