Joan den Urtarrilaren 17an ospatu zen XI. Araitz-Beteluko Krossa. 10.30tan umeen lasterketak izan ziren, iñoiz baino partaidetza handiagoarekin. Ondoren, 7.7km-ko ibilbide batekin, 200 parte hartzaile atera ziren 12etan Beteluko plazatik, Arriberaino joateko eta ondoren berriro Betelutik pasata Atalluraino joan etorria egiteko. Giro paregabea izan zen, bai korrikalarien partetik baita ikusleen aldetik ere. Ondoren sari banaketa eta luntxa izan ziren.
Antolatzaileen eta Beteluko herriaren partetik, eskerrak eman nahi ditugu bai parte hartzaileei, baita ikusle eta gerturatu zinetenei ere. Hurrengo urtean ere espero zaituztegu!
Ondoren argazki galeria bat uzten dugu (Jolanda Areitio-renak dira) eta XI. Araitz Beteluko Krossari buruzko hainbat albiste eta artikulu personal ere, denak sarean aurkitutakoa. Eskerrikasko denei!
Argazki galeria: https://drive.google.com/folderview?id=0BzuTss1KpS3QcVFkc0F3Z3JNZXM&usp=sharing
Hainbat artikulu eta albiste:
http://gabrielbeldarrain.blogspot.com.es/2016/01/araitz-betelu-krosa-2016.html
https://txurregi.wordpress.com/2016/01/18/betelu/
http://www.diariovasco.com/tolosa-goierri/201601/19/raul-amatrain-inma-sainz-20160119002440-v.html