2023an, Beteluko Udalak Araxes errekaren ubidean uholdeak prebenitzeko jarduketa egin zuen. Zehazki, zubialdea etxearen inguruan, errekako ubidean zeuden harriak eta beste kendu eta kastabalgo bidea egokitzeko erabili zituen.
Orain, 2026ko apirilaren 30eko Ingurugiroko zuzendari nagusiaren 330E/2026 ebazpen bidez, Europar Batasunak-NextGenerationEUk finantzaturiko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan Nafarroa osoko hiriguneetan uholde-arriskuaren aurrean babesteko eta egokitzeko eta ingurumenean integratzeko jarduketak garatu ditzaten toki erakundeei Nafarroako Gobernuak emandako dirulaguntza ematea onartu dute.
Lanek 27.696,90 euroko kostua izan zuten (honorario teknikoak eta BEZ barne) eta onartutako dirulaguntza 18.312,00 eurokoa izan da.
Jarduera honek “Nafarroa osoko hiriguneetan uholde-arriskuaren aurrean babesteko eta egokitzeko eta ingurumenean integratzeko jarduketak garatu” deialdian diru-laguntza jaso du (231E/2024 Ebazpena, martxoaren 27koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana)