Kokapena
Betelu NA-1300 Iruñatik Donostiara doan errepideak gurutzatzen du. Donostia Iruñarekin elkartzen zuen aspaldiko bidea da. Bietatik 45km-ra gaude
Nola iritsi:
Iruñetik zatozela A-15etik Lekunberriko irteera hartu eta Donostiara doan NA-1300 errepideruntz zuzendu behar da Azpirotz mendatetik barrena. Lekunberritik 10km-ra dago Betelu.
Donostiatik N-1 errepidetik etorrita, Tolosako irteera hartu eta Iruñera doan NA1300 bideari jarraitu behar zaio. Tolosatik 20km-ra dago Betelu.
GEOGRAFIA:
Ipar-mendebalean Gipuzkoako mugarekin ia bat egiten duen Nafarroako herria da Betelu. Iparraldean eta Mendebaldean Araitz bailararekin egiten du muga, Ekialdean, berriz, Larraun bailararekin eta Hegoaldean Aralar mendilerroekin. Araxes ibaia herriaren erditik pasatzen da bailara estu bat osatuz. Araitzko bailarako bi unitate geomorfologiko nabarmendu daitezke hemen: Malloak eta Araitz-Ultzamako sinklinorioa. Berezitasun hauek paisaia hau deskribatzen dutenak dira.
NATURA:
1.000 metrotako altueran pagadiak eta mendietako larreek osatzen duten landaretza dago, eta 240-600 metrotan berriz, barietate gehiago dago, hala nola, iratzeak, hariztiak, gaztainondoak, urritzak, eta lizarrak. Bere apartekotasunarengatik Zigadi-Beroate artadia gailentzen da, Araxes ibaiak mendiartean duen babestutako gunea delako.
Fauna aberatsa du Beteluk, Araxes ibaiko amuarrainak nabarmentzekoak direlarik eta baita igelak, basurdeak, orkatzak eta erbiak ere. Hegaztien artean, badago nahiko aukera, sai zuria, txantxangorria, martin arrantzalea, ur-zozoa, … baina putreak garrantzia gehiena hartzen dutenak dira.
Beteluko klima ozeaniarra da kantabriar eragin eta leun batzuekin. Euriak nahikoak eta ohikoak izaten dira eta urteko bataz besteko tenperatura 8º eta 12º bitartean egoten da.
HISTORIA:
1820. urtean Betelu herria erderaz “señorio de realengo” esaten denak osatzen zuen. 1507an, Nafarroako erregeak ziren Labriteko Juan III eta Catalina, Betelu herriari kaparetasuna eskaini zion, kaperatasun honek Gaztelako Erregeak Nafarroa eskuratu zutenean ere iraun zuen. 1694an Betelu Araitz bailaratik bereizi zen Gaztelako erregeari eman zizkien 500 dukadoen truke.
Beteluko herri honetako historiak hainbat atal garrantzitsu gordetzen ditu, adibidez, Nafarroan egin ziren azken txanponak hemen moldatu ziren 1833.urtean. Aipatzekoa da ere, 1849 eta 1990 bitarte Iruñeko udaletxeko erlojuak Betelu gizon baten sin
adura zeramala, Juan Manuel Yereguirena hain zuzen ere.
1818 eta 1965 urte bitartean jardun zuen bainuetxeak, Beteluk urarekin duen erlazioa ikusita, orduko garrantzitsuenetariko bat izatera iritsi zela esan daiteke, politikako hainbat pertsonaia maiz herria etorriz. Gaur egun, aktibitate termala berreskuratzeko merkaturatze prozesuarekin jarraitzen da. Urak, bestetik, artisautza lanak ere mugitu zituen, aipatutako txanponen fabrikaz aparte, burdinola, txokolatezko lantegia, zerrategiak, errotak,… eta beranduago zentral elektriko txikiak ere egon ziren herrian.
FESTAK:
Beteluko jaiak ekainaren 29an ospatzen dira bertako zaindaria den Pedro Deunaren omenez.
Ihauteriak ere ospatzen dira Urtarrila bukaera eta Otsaila hasiera artean.