Kokapena eta datuak
- Autonomi Erkidegoa: Nafarroa.
- Herrialdea: Nafarroa.
- Kategori Historikoa: Hiria.
- Kategori Administratiboa: Udalerria.
- Barruti Judiziala: Iruña-Pamplona.
- Merindadea: Iruña-Pamplona.
- Eskualde Geografikoa: Geografikoki Araxes Ibaiaren ertzean kokatuta dago, Araitz bailararen ondoan.
- Biztanleria 2022.urtean: 369.
- Hedadura: 7,17 Km².
- Biztanle-dentsitatea: 51,46 Biztanle/Km².
- Altuera udalean: 240 metro.
- Iruñerako distantzia: 43 Km.
- Komunikazioak / Errepideak: Herria, NA-1300 Iruñatik Donostiara doan errepideak gurutzatzen du.
Donostia Iruñarekin elkartzen zuen aspaldiko bidea da. Bietatik 45Kmtara dago.
Nola iritsi:
Iruñetik zatozela A-15etik Lekunberriko irteera hartu eta Donostiara doan NA-1300 errepideruntz zuzendu behar da Azpirotz mendatetik barrena. Lekunberritik 10Kmtara dago Betelu.
Donostiakon-1 errepidetik etorrita, ordea, Tolosako irteera hartu eta Iruñera doan NA1300 bideari jarraitu behar zaio. Tolosatik 20Kmtara dago Betelu.
Egunean zehar autobusa (Alsa) pasatzen da Iruñatik Donostiara eta alderantziz.
Ordutegiak (Betelun gelditzen den ordua):
Iruña-Donosti: 12:25; 19:25.
Donosti-Iruña: 9:30 (Astelehenetik_Ostiralera) ; 19:30 (Egunero). - Jentilizioa: Beteluarra.