Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Betelu-ko historia

HISTORIA:

1820. urtean Betelu herria erderaz “señorio de realengo” esaten denak osatzen zuen. 1507an, Nafarroako erregeak ziren Labriteko Juan III eta Catalina, Betelu herriari kaparetasuna eskaini zion, kaperatasun honek Gaztelako Erregeak Nafarroa eskuratu zutenean ere iraun zuen. 1694an Betelu Araitz bailaratik bereizi zen Gaztelako erregeari eman zizkien 500 dukadoen truke.

Beteluko herri honetako historiak hainbat atal garrantzitsu gordetzen ditu, adibidez, Nafarroan egin ziren azken txanponak hemen moldatu ziren 1833.urtean. Aipatzekoa da ere, 1849 eta 1990 bitarte Iruñeko udaletxeko erlojuak Betelu gizon baten sinadura zeramala, Juan Manuel Yereguirena hain zuzen ere.Historia-1
1818 eta 1965 urte bitartean jardun zuen bainuetxeak, Beteluk urarekin duen erlazioa ikusita, orduko garrantzitsuenetariko bat izatera iritsi zela esan daiteke, politikako hainbat pertsonaia maiz herria etorriz. Gaur egun, aktibitate termala berreskuratzeko merkaturatze prozesuarekin jarraitzen da. Urak, bestetik, artisautza lanak ere mugitu zituen, aipatutako txanponen fabrikaz aparte, burdinola, txokolatezko lantegia, zerrategiak, errotak,… eta beranduago zentral elektriko txikiak ere egon ziren herrian.

BITXIKERIAK:

Beteluko bainuetxea:

Nork ez du Beteluko antzinako bainuetxea ezagutzen? Betelu hiri termala izan zen 150 urteetan zehar, ur sendagarriak hartzeko etortzen zen edonorentzat, errekuperaziorako eta atseden hartzeko toki egokiena izan zen. Bere ur-termalak zuten nolakotasun terapeutikoak eta naturaren edertasunak erakartzen zituen.

Bainuetxe hau herriaren hegoaldean, Araxes ibaiaren ezkerraldean zegoen kokatuta, gaur egun ur-fabrika dagoen tokian hain zuzen ere.
Bainuetxearen iturburuak hiru ziren: Iturri Santu, nitroge-natutako sufreko sodio uraz osatua; Dama Iturri, honen ura bikarbonatodun klorodun sodi-koa zen eta azkenekoa, aldiz, Carmelo Iturria klorodun sodikoa zen.
Iturburu hauek, azpiko uharrezko kretazikoen kalizei, Jurasikoen kalizei eta Keuper igeltsuei eragintzen dien haustura batzuen bidez eginikoak dira.
Bainuetxeak, 200 gela zituen eta nagusiek haietako gelarik onena udan Alfonso XII.a erregeak egiten zuen bisitarako gordetzen zuten.
Iturburu hauen urak, gaur egun, mahaiko uretarako ustiatzen dira.

Beteluko burdinola:
Beteluko burdinola hiru bazkidek eraiki zuten 1828an. Burdinolak gainbehera bete- betean zetozenean. Juan Antonio Zabalak, Cristobal Lazkanok eta Pedro Antonio Otxotorenak burdinola nagusia ezarri zuten burdina lantzeko asmoz eta gabi bat txanponak egiteko, tresenak egiteko, hiru marabedien balioa zuena. Beteluko tresena gabi horretan 1833. urterarte egin zen.

Bitxikeriak-2

Juan Antonio Zabala lehiakor hutsa zen. Industriak, merkataritzak, errotak, gubiak eta burdinolak jarri zituen, etxeak egokitu zituen ura edatera zetozen gaixoentzat, …
Iruñean jaioa, Betelura etorri eta Maria Josefa Yeregirekin ezkondu zen. Maria Josefa herri honek sekulan izan duen artisau-familiarik ezagunenarena zen, Yeregitarren familiakoa hain zuzen ere.
Burdinolaren historia markatuta gelditu zen 1832an gertatu zen iskanbilarengatik. Otxotorenak Bordelera ihes egin behar izan zuen Gobernuak Nafarroan zebiltzan marabedi faltsuak egin izana leporatu ziolako. Hori dela eta, lantegia geldiarazi eta, denbora gutxira, Zabala izan zen ondasunen administratzailea.
Burdinola gorabeheratan sartu bazen ere, hiru urte ondorengoko agiri batean irakurrita, badakigu 1831 eta 1835a bitartean 240 tona burdina baino gehiago landu zirela eta burdinolaren errenta 6000 kobrezko txanponen halakoa izan zela urte bakoitzeko.
Beteluko burdinolak aurrera segitu zuen Juan Antonio Zabalaren alargunak eta administratzaile berriek gobernatuta. XIX. mendeko 40ko hamarkadan aritu zen, eta baita 50ko hamarkadako zenbait urtetan ere. XX. mendean azkenik, Zabalaren ondorengoek berriz ere abiarazi zuten burdinola, baina ez burdina lantzeko baizik eta elektrizitate-indarra sortzeko. Horren bidez Beteluko Bainu-etxe arrakastatsura argia iritsiko zen. Eraikin hori ere gelditu, bota eta oso arrasto gutxi ikus daiteke. Ordutik hona, mugimendu handiko toki zaratatsu hori isilpean dago. Gaur egun, bide errealak, Araxes ibaia jarraituz, burdinolaraino eramango gaitu.

ARTEA:

imagen-puerta

Pedro Deuna apostoluaren eliza. Harriz egindako eli-barnea da. Bertara sartzeko, gotiko estiloan eginiko arkupe batetik pasa behar da. Barruan, kapera nagusiaren barruan, Pedro Deuna bere tronuan jesarrita dago, Dolorezko Amabirjina eta Antonio Deuna ondoan dituelarik. Irulegiko erromatar erako eta XII. mendeko ermita. Bertan Sagrarioko amabirjina gurtzen da. Goiburuan, puntu erdiko arku batez osatzen den kanoi-ganga bat du.

XVI. mendeko Santa Kruz ermita.imagen Irulegiko erromatar erako eta XII. mendeko ermita. Bertan Sagrarioko amabirjina gurtzen da. Goiburuan, puntu erdiko arku batez osatzen den kanoi-ganga bat du.

casaApeztegizaharra etxea, XII. mendekoa. Gaztelako erasoen aurka, gordeleku bezala erabiltzen zen.

Indianoetxea, 1736. urtekoa, harrizko klaustro bat du eta gaur egun bertan udaletxea dago kokatuta eta hainbat udal-zerbitzuetarako erabiltzen da.

PERTSONA OSPETSUAK:

Blas Alexandre de Lezaeta (1597-1647):

Beteluko Albirena etxean jaio zen 1597an. Orreagako Priorea izendatu zuten eta Nafarroako Lege Batzarren Iruñeako gotzaietarako ere aukeratu zuten 1647. urtean. Azkenik, Zaragozan hil zen izendapenaren urte berean.

Pedro de Lezaeta y Zabala:

Blas Alexandre de Lezaetaren anaia zen. Hau, Flandes Estatuetako kapitaina eta Peruko erregeordea izan zen.

Juanagorritarrak:

Familia honen abizena Igerabide bada ere, Juanagorri izengoitiz ezagunak dira. Domingo Igarabide zen Juanagorri baserriko etxe-jauna. Domingo 1915. urtean hil zen eta korrikalari, segalaria eta petrikilo trebea izan genuen. Gizona apustuzalea zen baina ez korrikarako bakarrik, beti, animaliaren bat aposturako prest edukitzen baitzuen etxean.

Beteluar honek familia ederra izan zuen. Seme batzuk haurrak zirela hil bazitzaizkion ere, beste batzuk gurasoen jokabideari jarraitu zioten eta aitaren mailara iritsi ziren.

Domingoren seme zaharrena Martin Miguel zen. Bere denborako aizkolari eta korrikalari onenetakoa bezala ikusi ondoren, Ameriketako bidea hartu zuen. Juan Ignazio izan zen bigarren semea. Hau ere korrikalaria zen, baina bertsolaritzan ezagunagoa izan zen. Bertsolaria eta korrikalaria izan genuen Santiago, Domingoren hirugarren semea, baina petrikilotan erakutsi zituen honek bere dohainak, eta sendaketa harrigarriak egin zituen. Laugarren semea, Fermin, hau ere bertsolaria izan zen eta Argentinara alde egin baino lehen, honek ere, korrikalari ona zela erakutsi zuen.

Betelun, azkeneko “Juanagorri” Antonio Igerabide Iriarte izan da. Hau Argentinan lau aldiz izanda genuen. Soldadutzatik ihesi Frantziara alde egin zuen. Maiz etortzen zen Betelura bisitan eta abialdi horietako batean, atxilotu egin zuten. Orduan, Afrikara bidalia izan zen hiru urtetarako.

Hau dena ikusita, Antonio Igerabide, ibilera bizkorreko gizona genuela esan daiteke.

Gaur egun, ez da Betelun Juanagorri familiakorik gelditzen. Inazio Igerabideren seme batek baserria saldu zuen Argentinatik etorrita.

Yeregitarrak:

Yeregitarrak leitzarrak ziren jatorriz, eta XVIII. mende bukaera aldera iritsi ziren Betelura.

Familia honetako lehenengo errementaria eta erlojugilea Francisco Yeregi Zabaleta izan zen. Francisco Leitzan jaio zen 1760an eta hasieran zurgina izan arren, geroago burdingintzara aldatu zen. Urte pare bat ikasten aritu ondoren, Beteluko elizarako egin zuen bere lehen erlojua 1796an. Orduan, Betelun bizitzen geratu zen Yeregitarra bere emaztea eta seme-alabekin “Etxetxo” n.

Franciscok egin zuen bigarren erlojua Burlatarako izan zen 1821ean. Honen semea, Juan Manuel, 1795ean jaio zen Leitzan eta honek aitaren lanbidearekin jarraitu zuen.

Juan Manuel Yeregik egindako erlojuen artean aipatzekoak hauek dira: Iruñako San Lorenzo elizakoa, 1849an Iruñeko udaletxerako egin zuena eta Arantzazukoa.

Juan Manuelen semea, Juan Jose Yeregi, izan zen erlojugintzako hurrengo Yeregitarra. Hau Betelun jaio zen 1819. urtean eta herri honetan hil zen 1887an.

Juan Joseren ondorengoa Bonifazio Yeregi izan zen. Hau Beteluko sutegian familia honetako laugarrena izan zen. 1850ean jaio zen eta 1911an hil. Bonifaziok ere erloju asko egin zituen, hala nola, Marzillakoa, Saldiaskoa, Nafarroako Gaintzakoa, Billanuebakoa, …

1884an Andres Yeregi jaio zen, Bonifazioren semea. Hau izan zen Yeregitarren azken erlojugilea, honen semeak beste lanbide bat aukeratu zuelako.

Andresek egindako erlojuen artean Izurdiagakoa, Igoakoa eta Latasakoa dira aipatzekoak, azken hau, 1914an egin zuelarik.

Txakarrotarrak:

Francisco Estanga Perez Betelun jaio zen 1894ko maiatzaren 13an, eta Txakarro ezizenez ezagunagoa zen.

Txikitatik eskuetan dohain berezi bat zuela konturatu zen, hezurretako min guztiak sendatu baitzitzazkeen. Hezur guztiak ezagutzen zituen, inolako ikasketarik burutu gabe.

Hezurren bat bere lekutik aterata edo hautsita zuen edonork beregana jotzen zuen, eta horrela ahoz aho ezaguna egin zen, gero eta jende gehiago herrira hurbilduz “petrikilloa” (hautsitako hezurren osagileari horrela deitzen zaio) non bizitzen zen galdezka.

Normalean, bere etxean kasu egiten zuen, baina astean behin Tolosako Zeru-Txiki tabernara joaten hasi zen han ere bere eskuekin lan egiteko, geroago Zumeta tabernara lekualdatuz, bere mirarizko eskuekin eta “40 eguneko atsedenaldi” ospetsuarekin.

Tabernako kontsultatik kirolari ospetsuak eta baita xumeagoak ere. Larrialdi kasuetan, Betelura ekartzen zintuzten lehendabizi bere etxera bertan begiratzeko. Mediku asko ere bere eskuetatik pasa zen eta hain ospetsua zen gizonaren lan-metodoak jakin nahi izan zituzten.

Pasadizo bezala esan, baten batek, Txakarrok zuen famagatik jeloskor zegoelarik edo, salatu egin zuen eta Guardia Zibilak atxilotuta eraman zuten, handik bi ordutara kalean zegoelarik jada.

Txakarro, Martina Olarrarekin ezkondu eta 11 seme-alaba izan zituzten. Horietako bat, Jesus, 1940ko urriaren 14an jaioa, bera izan zen aitak emandako dohainarekin jarraitu zuena, honek ere esku boteretsuak zituelako. Astean behin Tolosako Zumeta tabernara bisita egitea egokitu zitzaion honi ere.

Txakarroren semea, hau ere izengoiti horrekin ezagutarazi zutelarik, Beatriz Otamendirekin ezkondu zen eta 4 seme izan zituzten. Horietako bat, Iosu, Fisioterapeuta ikasi eta gero, bera da gaur-egun familiako oinordekotasunarekin jarraitzen duena, bere kontsulta herrian bertan duelarik.

Jesus Estanga 2001eko abenduaren 14an hil zen.

Josetxo Lasa Pilotaria “Brazo de hierro”:

Martin Jose Sotil, Josetxo Lasa ezizenez ezagunagoa zena, Betelun jaio zen 1896. urtean.

Josetxo esku pilotan aritzen zen, ezkerra zen eta haren teknikak inbidiarik ez eman, bere jokua zuen indar guztian oinarritzen baitzuen, eta gipuzkoar eta bizkaitar pilotariei aurre egin ezin izan arren, Lasa Nafarroako pilotaririk hoberena bilakatu zen ia hogei urtetan.

Pilotari honen fama zabaldu zenean, laster garrantzi handiko frontoietan jokatzen hasi zen, Bartzelonako, Zaragozako, Bilboko eta gipuzkoako frontoi ezberdinetatik deituz.

Lasa 1964. urtean hil zen, atera zen frontoi guztietan eman zuen ikuskizun ederra atzean utziz.