Beteluko Udalak Kale Nagusiko 7. zenbakian dagoen udal eraikinaren inguratzaile termikoa birgaitzeko lanak egin ditu (Katastroko erreferentzia: 1. poligonoko 33. partzela).
Inbertsioaren guztizko gastua 175.916,13 eurokoa izan da (obren exekuzioa, proiektuaren idazketa, obraren zuzendaritza, eraberritu aurreko energia-ziurtagiria eta eraberritu ondorengo energia-ziurtagiria barne).
Lortutako laguntzak: Nafarroako Gobernuak, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planaren barruan, 90.850,39 euro ordaindu zituen jarduera horrengatik.
Bestalde, FEDER funtsen barruan (karbono gutxiko ekonomiara igarotzen laguntzen duten toki-erakundeen proiektu berezietarako dirulaguntzak), 57.390,88 euroko dirulaguntza eman zaio Beteluko Udalari.
Jarduketa honen bidez, energia aurreztu da:
Obra aurreko eraikuntzaren urteko energia-kontsumoa (kwh/m2 urtean): 390,2
Obra ondorengo eraikuntzaren urteko energia-kontsumoa (kWh/m2 urtean): 327,90