Beteluko Udalak Araxes eskualdeko haur eta lehen hezkuntzako ikastetxe publikoko haur parkearen eta kirol instalakuntzen egokitzea egin du. Zehazki, frontoiko zorua berritu eta zaharkiturik zegoen haur parkea kendu eta berria jarri du.
Frontoian zorua berritzeak 13.331,25 euroko kostua izan du.
Haur parkea berritzeak berriz, 23.579,88 euroko kostua.
Osotara 36.911,13 euroko gastua.
Horietatik 30.000 euro Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak finantzatuko ditu Geroa Baik aurkeztutako parlamentuko emendakin bat onartu eta Nafarroako aurrekontu orokorretan partida izendun bat sortu ondoren.