Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Beteluko bainu tokia (Goikola)

Beteluko Udalak herriko erreka-igerilekuaren inguruan funtzionamendurako araudi berria sortzea erabaki du (ordenantzen atalean daukazue ordenantza).

Pertsonen masifikazioaren ondorioz sortutako arazoak eta horrek dakartzan eragozpenak aztertu ondoren, hala nola gaizki aparkatutako ibilgailuak, kontrolatu gabeko hondakinak, arauak ez betetzea, ingurunearekiko errespetu falta… Udalak erabaki du igerilekuak sarbide bakarra izango duela, langileek kontrolatuta.

Erabiltzaileen sarbidea eta gozamena errazteko eta hobetzeko, aparkaleku mugatu bat jarriko da, aplikazio baten bidez eta aldez aurretik ordainduta erreserbatu ahal izango dena:

5 € autoa/furgoneta/autokarabana 2 €motozikleta

Ibai-esparrura sartzeko, aparkalekua ordaindu dela egiaztatu beharko da. Arau hau ez zaie aplikatuko inguruko bizilagunei, bailarako ostatuetan ostatu hartzen duten bisitariei eta bizikletaz edo garraio publikoan doazen pertsonei (bidaiaren txartela aurkeztu beharko da).

Amaitzeko, gogorarazi nahi dugu debekatuta egongo dela bainu-eremuaren inguruan aparkatzea (bazterbideak barne), baita piknikak egitea eta etxeko animaliekin joatea ere.

Hemen azaldutako araudia ez betetzeak arau-haustearen mailaren araberako zehapena ekarriko du.

Aparkalekuko erreserba egiteko esteka hauxe da:

https://reservas.redexploranavarra.es/grp-ZonaBano

Aparkalekuaren kokapena:

https://maps.app.goo.gl/ftp3DbNdDU54D9Cd7