Energia berriztagarrien sustapena izeneko proiektuaren baitan, Beteluko Udalak eguzki plakak jarri ditu eskolako teilatuan. Eguzki plakekin lorturiko energiaren bidez, hainbat eraikin publikoren energia hornituko da, zehazki hauexenak: eskola eta frontoia, udaletxea, taberna dagoen udalaren eraikina, argiteri publikoa eta Zigari elkarteak erabiltzen duen eraikina.
Instalakuntzak (teknikarien honorarioak barne) 54.000 euro inguruko kostua izan du. %30 Udalaren gain izanen da eta gainerako %70a Cederna Garalur tokiko ekintza-taldeak emanen du bere 2023-2027 Landa Garapeneko Estrategiaren esparruan (hasiera bateko aurrekontuaren arabera %70 hori 54.360,36 euro ziren).
Horretaz gain, eta proiektu beraren parte, Beteluko Udalarekin egindako hitzarmena dela eta, Goienerrek energia berriztagarrien inguruko hitzaldia eman zuen Beteluko eskolan.
“ENERGIA BERRIZTAGARRIEN SUSTAPENA” proiektua Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak kudeatutako 2023-2027 Nafarroako PEPACen Tokiko Garapen Parte-hartzailea 7119.01 laguntzaren esparruan gauzatu da. 54.360,36 euroko laguntza Cederna Garalur tokiko ekintza-taldeak eman du, bere 2023-2027 Landa Garapeneko Estrategiaren esparruan, eta Europar Batasuneko Landa Garapeneko Funtsak (FEADER) %45ean eta Nafarroako Gobernuak %55ean finantzatzen dute.
