Beteluko Udalak drainatze sarea hobetzeko obrak egin ditu NA-1300 karreteran (Urberoa parean). Burdinurtuzko zintarri xurgatzaileen bateria bat ezarri da, kutxeta baten bidez Araxes ibaiko egungo ebakuazio-sistemara konektatuta.
Modu honetan, Beteluko herriari eragin diezaioken uholde arriskua gutxitu nahi du Beteluko Udalak.
Lanek (honorario teknikoak barne) 20.779,71 euroko gastua (BEZ barne) izan dute. Gastu hau, BEZa izan ezik, Europar Batasunak-NextGenerationEUk finantzaturiko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan Nafarroa osoko hiriguneetan uholde-arriskuaren aurrean babesteko eta egokitzeko eta ingurumenean integratzeko jarduketak garatu ditzaten toki erakundeei Nafarroako Gobernuak emandako dirulaguntzaren bidez finantzatu da.
