Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Beteluko bainu tokia (Goikola)

Beteluko Udalak herriko erreka-igerilekuaren inguruan funtzionamendurako araudi berria sortzea erabaki du (ordenantzen atalean daukazue ordenantza). Pertsonen masifikazioaren ondorioz sortutako arazoak eta horrek dakartzan eragozpenak aztertu ondoren, hala nola gaizki aparkatutako ibilgailuak, kontrolatu gabeko hondakinak, arauak ez betetzea, ingurunearekiko errespetu falta……

Araxes errekaren ubidean harriak-eta kentzea

2023an, Beteluko Udalak Araxes errekaren ubidean uholdeak prebenitzeko jarduketa egin zuen. Zehazki, zubialdea etxearen inguruan, errekako ubidean zeuden harriak eta beste kendu eta kastabalgo bidea egokitzeko erabili zituen. Orain, 2026ko apirilaren 30eko Ingurugiroko zuzendari nagusiaren 330E/2026 ebazpen bidez,  Europar Batasunak-NextGenerationEUk…

Drainatze sarea hobetzea Urberoa parean

Beteluko Udalak drainatze sarea hobetzeko obrak egin ditu NA-1300 karreteran (Urberoa parean). Burdinurtuzko zintarri xurgatzaileen bateria bat ezarri da, kutxeta baten bidez Araxes ibaiko egungo ebakuazio-sistemara konektatuta. Modu honetan, Beteluko herriari eragin diezaioken uholde arriskua gutxitu nahi du Beteluko Udalak.…

Energia berriztagarrien sustapena

Energia berriztagarrien sustapena izeneko proiektuaren baitan, Beteluko Udalak eguzki plakak jarri ditu eskolako teilatuan. Eguzki plakekin lorturiko energiaren bidez, hainbat eraikin publikoren energia hornituko da, zehazki hauexenak: eskola eta frontoia, udaletxea, taberna dagoen udalaren eraikina, argiteri publikoa eta Zigari elkarteak…